XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKUA Bermutier epaile jauna hilketa misteriotsu bati buruz hitz egiten ari da.

Zutik dago tximiniaren aurrean eta gonbidatuak bere inguruan eserita daude.

Azken egunetan Parisen jende guztiak hitz egiten du hilketa honi buruz, baina inork ez du soluziorik aurkitzen.

Bermutier jaunak ez du hilketaren soluzioa aurkitu nahi.

Bera hilketaren esplikazioak ematen ari da bakar-bakarrik.

Emakume batzu beren aulkitik altxatu eta epailearen ondora doaz.

Epailearen esplikazioak hobeto entzun nahi dituzte.

Haien aurpegietan beldurra eta jakinmina nabaritzen dira.

Alde batetik, hilketaren esplikazioek beldur handia ematen diete eta, beste alde batetik, hilketaren gorabehera guztiak jakin nahi dituzte.

Epailea pixka batez isiltzen da eta orduan emakume batek honela esaten du: - Beldurgarria da! Naturaz kanpokoa dirudi! Ez dugu inoiz ere soluziorik aurkituko!.

Epaileak emakumeari begiratzen dio eta esaten dio: (...).